• BODY BALANCE

    LUZATU, ERLAXATU ETA INDARTU!
    Iharduera fisikoa, indarra, amplitude artikularra eta postura hobetzen lagunduko dizun iharduera. 100% gomendagarria , 100% osasungarria.

  • YOGA

    Arnasketa bideratuak (pranayama), gorputz-jarrerak (asanak), adimen konzentrazioa (mindfulness) eta erlajazioa lantzen dituen jarduera. Bere praktikak gorputz fisikoa, emozioak eta adimena orekatzen ditu, indarra landuz, tentsioak hautsiz eta estresaren eragina deuseztuz.

  • CYCLING-A

    Jarduera aerobiko musikala, txirrinda estatikoaren bidez egina. Erritmo aldaketan eta koordinazioan oinarritua. Oinarrrizko lana aerobikoa da.

  • PILATES-A

    Arnasketa eta sabel aldearen kontrola lantzeko jarduera. Adimenaren bidez bideratutako ariketak, jarrerak eta artikulazioen mugimendu gaitsuna hobetzeko.

  • IGERIKETA

    Igerian ikasteko edo teknika hobetzeko ikastaroa.

  • MANTENIMENDUKO GIMNASIA

    Gaitasun fisiko orokorra zaindu eta hobetzeko jarduera; artikulazioak mugitzeko gaitasuna eta gorputza tinkotzeko ariketak lantzen dira.
    Jarduera hau edozein adin eta egoera fisikoko pertsonek egin dezakete.

  • AQUAGIM-A

    Jarduera honek, egoera fisiko orokorra hobetzea eta gorputz osoko giharrak tinkotzea du helburu.
    Igerilekuan burutzen denez artikulazioetan inpaktuak saihesten dira. Adin guztietako pertsonentzat egokia.

  • TENISA

    Tenisean aritzeko teknika ikasi eta hobetzea.

  • PADELA

    Padelean aritzeko teknika ikasi eta hobetzea.

  • ABDOMINAL HIPOPRESIBOA

    Pelbis eta sabela aldeak indartzeko jarduera; arnasketa apneak eta arnasketa torazikoak egiten dira.

  • TINKOTZEA

    Gorputza tinkotzeko jarduerak. Indar ariketak eta ariketa aerobikoak lantzen dira.

  • KARDIOFIT

    Jarduera mistoa. 45 minutuz ariketa kardiobaskularrak txirrindan, erritmo eta intentsitate ezberdinak txandatuz. eta ondoren, 30 minutuz tinkotze ariketak, indarra eta korea lantzeko.


  • TONO EXPRESS-A

    Tinkotze ariketak 45 minutuko saio bizian; material mota guztiak erabiltzen dira, eta gaitasun aerobikoa eta gihar lana egiten da.


  • ESKALADA

    Horman barrena igo eta mugitzeko jarduera. Hormak euskarri finkoekin hornituta daude, eta euskarriek ibilbideak osatzen dituzte. Indarra, erresistentzia eta malgutasuna garatzen laguntzen du.

  • PRESTAKUNTZA FISIKO INTENSIBOA

    Jarduera bizia 90 minutuz, kirolariaren egoera fisiko gorena lortzeko eta bere ezaugarri fisikoak ahal den gehien garatzeko.

  • ZUNBA

    Latinoamerikako musika eta erritmotan oinarritutako koreografia dantzak, errutina aerobiko batzuekin uztartuta.
    Gorputza tinkotzea eta malgutasuna eta koordinazioa hobetzea ditu helburu.

  • ZIRKUITO INTENSIBOA

    Entrenamendua zirkuitu batean zehar; ariketa kardiobaskularrak eta tinkotze ariketak konbinatzen dira indarra eta garapen kardiobaskularra lantzeko. 30'.

  • AEROBIKA

    Koreografia eta musikan oinarrituta, koordinazioa, erritmoaren zentzua eta sistema kardiobaskularra hobetzen laguntzen duen jarduera

  • GAZTEENTZAKO KARDIOFITA

    Jarduera mistoa. 45 minutuz ariketa kardiobaskularrak txirrindan, erritmo eta intentsitate ezberdinak txandatuz. eta ondoren, 15 minutuz tinkotze ariketak, indarra eta korea lantzeko.

  • HAURREN PADELA

    Padelean aritzeko teknika ikasi eta hobetzea.

  • HAURREN TENISA

    Tenisean aritzeko teknika ikasi eta hobetzea.

  • HAURRENTZAKO YOGA

    Jolasetik abiatuta, arnasketa, gorputz-jarrerak eta erlajazioa landuko dira, talde txikitan (8-11 urte).

  • HAURTXOEN IGERIKETA

    Jarduera honek familiaren harreman afektiboa sendotzeaz gain, haurtxoa uretara ohitu eta egokitu dadin du helburu. Flotatzen, eta uretan eta urpean modu sinplean mugitzen ikasten du.

  • HAURRENTZAKO IGERIKETA

    Igerian ikasteko edo teknika hobetzeko ikastaroa.

  • MANTENTZE EGOKITUA

    Mugitzeko zailtasuna duten pertsonei zuzendutako jarduera, non, egoera fisikoaren hobekuntza lantzen den, ezintasun ezberdinetara egokitutako ariketak eta material desberdinen bitartez.

  • PRESTAKUNTZA FISIKOA URETAN

    Uretako jarduera gidatua. Egoera fisikoa hobetzeko jarduera; uretan ariketak egiten dira.

  • TOTAL-FIT

    Fitnessarekin lotutako jarduera guztiak uztartzen dituen sistema. Prestakuntza funtzionalean oinarritutako lan aerobiko, anaerobikoa eta muskularra.