Irailaren 30etik aurrera haur eta helduentzako banakako eta taldekako eskola.
LUZATU, ERLAXATU ETA INDARTU!
Iharduera fisikoa, indarra, amplitude artikularra eta postura hobetzen lagunduko dizun iharduera. 100% gomendagarria , 100% osasungarria.
Arnasketa bideratuak (pranayama), gorputz-jarrerak (asanak), adimen konzentrazioa (mindfulness) eta erlajazioa lantzen dituen jarduera. Bere praktikak gorputz fisikoa, emozioak eta adimena orekatzen ditu, indarra landuz, tentsioak hautsiz eta estresaren eragina deuseztuz.
Jarduera aerobiko musikala, txirrinda estatikoaren bidez egina. Erritmo aldaketan eta koordinazioan oinarritua. Oinarrrizko lana aerobikoa da.
Arnasketa eta sabel aldearen kontrola lantzeko jarduera. Adimenaren bidez bideratutako ariketak, jarrerak eta artikulazioen mugimendu gaitsuna hobetzeko.
Igerian ikasteko edo teknika hobetzeko ikastaroa.
Gaitasun fisiko orokorra zaindu eta hobetzeko jarduera; artikulazioak mugitzeko gaitasuna eta gorputza tinkotzeko ariketak lantzen dira.
Jarduera hau edozein adin eta egoera fisikoko pertsonek egin dezakete.
Jarduera honek, egoera fisiko orokorra hobetzea eta gorputz osoko giharrak tinkotzea du helburu.
Igerilekuan burutzen denez artikulazioetan inpaktuak saihesten dira. Adin guztietako pertsonentzat egokia.
Tenisean aritzeko teknika ikasi eta hobetzea.
Padelean aritzeko teknika ikasi eta hobetzea.
Pelbis eta sabela aldeak indartzeko jarduera; arnasketa apneak eta arnasketa torazikoak egiten dira.
Gorputza tinkotzeko jarduerak. Indar ariketak eta ariketa aerobikoak lantzen dira.
Jarduera mistoa. 45 minutuz ariketa kardiobaskularrak txirrindan, erritmo eta intentsitate ezberdinak txandatuz. eta ondoren, 30 minutuz tinkotze ariketak, indarra eta korea lantzeko.
Tinkotze ariketak 45 minutuko saio bizian; material mota guztiak erabiltzen dira, eta gaitasun aerobikoa eta gihar lana egiten da.
Horman barrena igo eta mugitzeko jarduera. Hormak euskarri finkoekin hornituta daude, eta euskarriek ibilbideak osatzen dituzte. Indarra, erresistentzia eta malgutasuna garatzen laguntzen du.
Jarduera bizia 90 minutuz, kirolariaren egoera fisiko gorena lortzeko eta bere ezaugarri fisikoak ahal den gehien garatzeko.
Latinoamerikako musika eta erritmotan oinarritutako koreografia dantzak, errutina aerobiko batzuekin uztartuta.
Gorputza tinkotzea eta malgutasuna eta koordinazioa hobetzea ditu helburu.
Entrenamendua zirkuitu batean zehar; ariketa kardiobaskularrak eta tinkotze ariketak konbinatzen dira indarra eta garapen kardiobaskularra lantzeko. 30′.
Koreografia eta musikan oinarrituta, koordinazioa, erritmoaren zentzua eta sistema kardiobaskularra hobetzen laguntzen duen jarduera.
Jarduera mistoa. 45 minutuz ariketa kardiobaskularrak txirrindan, erritmo eta intentsitate ezberdinak txandatuz. eta ondoren, 15 minutuz tinkotze ariketak, indarra eta korea lantzeko.
Padelean aritzeko teknika ikasi eta hobetzea.
Tenisean aritzeko teknika ikasi eta hobetzea.
Jolasetik abiatuta, arnasketa, gorputz-jarrerak eta erlajazioa landuko dira, talde txikitan (8-11 urte).
Jarduera honek familiaren harreman afektiboa sendotzeaz gain, haurtxoa uretara ohitu eta egokitu dadin du helburu. Flotatzen, eta uretan eta urpean modu sinplean mugitzen ikasten du.
Igerian ikasteko edo teknika hobetzeko ikastaroa.
Mugitzeko zailtasuna duten pertsonei zuzendutako jarduera, non, egoera fisikoaren hobekuntza lantzen den, ezintasun ezberdinetara egokitutako ariketak eta material desberdinen bitartez.
Uretako jarduera gidatua. Egoera fisikoa hobetzeko jarduera; uretan ariketak egiten dira.
Fitnessarekin lotutako jarduera guztiak uztartzen dituen sistema. Prestakuntza funtzionalean oinarritutako lan aerobiko, anaerobikoa eta muskularra.